XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XURI GORRIAK ETA. BIGARREN ZATIA. Bigarren agertaldia.

(Arkupe berean gaude, baina argi gehienak itzalirik eta goian argizagia ikus daiteke.)

(Elizako dorrean hamabi danga entzuten dira.)

(Beñat, aulki batetan jarria, maleta bat ondoan daukala, arras gogoetatua dago, bere ukaraiko ordulariari so eta so).

BEÑAT - Etorriko ote da? Hauxe memento luze eta latza....

Maider, Maider... zatoz otoi... zatoz laster... (Beste hamabi danga entzuten dira).

Etorriko da bai! Segur etorriko dela....

Elkar maite ahal dugu!.

Baina horrelakoetan denetaz dudatzekoa ba da....

Nork erranen zuen, neure aitak, edozein eskale bezala etxetik kanpo ezarriko ninduela? Nork?.

Eta ama? Gaixo ama....

Jadanik seme gehiena gerlan hila izanki-ta, ez zuen beste beharragorik... Zer egin? Zer egin?.

Baina txo, norbait ba dator... (orduan Maider erdi lasterka agertzen da).

BEÑAT - MAIDER (Beñatek zenbait urrats egiten ditu Maiderri buruz eta azkenean, luzaz eta luzaz besarkatzen dira).

Maider - Benat, Benat, ene maitea!.

Beñat - Berantetsia zintudan...

Maider - Gauerditan errana zenautan.

Gauerdi da orain....

Beñat - Bai... Baina hain luze zen, hain luze....

Zein zoriontsu naizen etorri baitzara....

Maider - Ez ote nautzun hitzemana? (Eta berritz besarkatzen dira).

Beñat - Eta medikuak, zer erran dautzu... Maider - Seme bat ukanen dugula.

Beñat - Hau-berri ona! Lorietan nago.

- Eta zu? Berriz behar zaitut besarkatu!.

Oi, Maider, ene bihotza! (Besarkatzen dira...).

Maider - Zure aitarekin ez da ezer egitekorik naski....

Beñat - Ez. Azken egun hauk biziki bortitzak izan dira.

Eta oixtian, biltzarretik etxeratu denean hainbestetaraino kexatua zen non zernahi erran baitaut eta etxetik joatea manatu!.

Maider - Gaixo Benat... Zinez maite nauzu bederen?.